Joan den urriaren 3an, Entreamigos-Lagun Artean elkartetik gure lehen podcast-a kaleratu genuen, “Platicando con…Emakume Anitzak”, Guatemalako eta Euskal Herriko hainbat emakumerekin elkarrizketak eginez topaketa politiko eta trukerako gune bat sortzeko helburuarekin. Podcastak, Spotify eta Ivooxen eskura daudenak, hainbat gairi buruz hausnartzera eta Guatemalako eta Euskal Herriko hainbat emakumeren borrokak aitortzera gonbidatzen gaitu.

Lehen gonbidatua Lorena Cabnal izan zen, feminista komunitarioa eta Iximulew-Guatemalako Feminismo Komunitarioaren Antzinako Sendagailuen Sarearen parte. Lorenak bere lanaren errepasoari esker, mugimenduaren jatorriari eta bere sendatze-prozesuei buruz ikasi genuen. Elkar besarkatzera, hitz egitera eta partekatzera gonbidatu gintuen eta Guatemala eta Euskal Herriaren arteko puntu komunak landu genituen. “Ez gaude urruti, pentsatu baino hurbilago gaude: Euskal Herria ere kolonizatua izatetik dator”, Lorena Cabnal.

Aura Marina Yoc izan zen gure bigarren gonbidatua  izan zen, cakchiquel jatorriko emakume feminista, Gizarte Lanean lizentziaduna eta 17 urteko esperientzia duena Guatemalako landa-lurraldeetan. Aura Marinak azaldu zigun zer defendatzen duen feminismo komunitarioak eta Xelapaneko emakumeen planteamendua. Haren ezagutzatik, Guatemalako emakumeen historia politikoaren errepasoa egitera gonbidatu gintuen, eta horrek gaur egun emakumeengan duen eraginari buruzko hausnarketa bat ere egin genuen, Guatemalako emakumeen mugimenduak orain arte egindako ibilbidea aztertuz. Iraganeko indarkeria gaur egungo emakumeentzat ezabatzeko zaila da” Aura Marina.

Gure hirugarren protagonista Alex Castillo Hernandez izan zen, eta harekin ikasi genuen sexu eta genero aniztasunari buruz. Alexek gurekin partekatu zuen bere bizi-prozesua, eta honela definitu zuen bere burua: Guatemalako trans gizona, transen giza eskubideen defendatzailea eta, oro har, LGTBIQ+ kolektiboaren defendatzailea eta @htransgt kolektiboaren sortzailea. Bere bizitzan zehar eduki duen ibilbidea ezagutzeko aukera izan genuen, bere bizitzan zehar eta bere eboluzio osoan zehar bere burua onartua sentitu arte gainditu behar izan dituen erronka pertsonaletan barrena murgildu gara.

Cristina Chiquín Rodríguez, Guatemalako emakume fotokazetaria, gure laugarren gonbidatua izan zen. Cristinak “La Búsqueda II” fotoliburu eta erakusketa berria aurkeztu digu, eta bere lanbideari eta haien eskubideak bortxatuta ikusi zituzten emakumeen borrokari buruz hitz egin digu. Cristinak ikuspegi feminista eta ahalduntzailea ematen digu Guatemalako emakume kazetarien lanari buruz. “Nire helburua argazkigintzaren bidez emakumeen historia kontatzea da, beren lekua eta ahalduntzea emanez biktimizatu gabe”, Cristina Chiquín.

Gure bosgarren gonbidatua, Sandra Morán, Guatemalako politikaria, LGTBIQ+ eskubideen defendatzailea, aktibista feminista eta musikaria, feminismoaz eta hezkuntzan duen garrantziaz hitzegin zigun. Bestalde, Guatemalan bere burua lesbiana izendatu duen lehen emakume politikoa izan da, eta erreferente bihurtu da pertsona askorentzat, eta ateak ireki dizkio LGTBIQ+ kolektiboari. “Feminismoa proposamen politikoa, teorikoa eta mundua eta bizitza ikusteko modu bat da”, Sandra Morán.

Maider Arregi Markuleta, gure seigarren gonbidatua, emakume bertsolaria da, filosofian graduatua eta emakume lesbianek bertsolaritzaren munduan duten paperaren ikertzailea. Bere bertsoei esker, hainbat emakume inspiratzen ditu eta emakumeen eta LGTBI kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen eta defendatzen ditu. “Bertsolaritza modu artistikoan komunikatzeko modu bat da niretzat, injustizia sozialak aldarrikatzeko bozgorailu bat ematen didana”, Maider Arregi.

Aniaiz Ariznabarreta Ibarluzea izan da gure azken gonbidatua. Berari esker, gizarte-asimetria gainditzea eta genero-indarkeriari aurre egitea helburu dituen proiektu bat gauzatzea nolakoa den azaldu digu. Aniaizek, “Eragin Guneetan murgilduz” prozesuaren dinamizatzailea, militante politiko eta feminista, bizitzarekin, bere buruarekin, gainerakoekin eta ingurunearekin modu askeagoan erlazionatzeko beharra nondik datorren azaldu digu. “Aliantzak sortuko ditugu, edozein taldetan dauden emakumeei aukerak emanez, askotariko esperientziak eskuratuz eta hainbat esparrutan aritzen diren emakumeentzako proposamenak sortuz”, Aniaiz Ariznabarrareta.

Gure gonbidatuei esker, feminismoaren eta injustizia sozialen aldeko borroka landu daitezkeen hainbat eremu ezagutzeko aukera izan dugu. Horien lanaren eta dedikazioaren bidez, lurralde desberdinetako pertsonen eskubideak hobetzen dira, eta, aldi berean, munduko pertsona guztienak.