Patojas Proiektua

25 URTE daramatzagu PATOJAS PROIEKTUAREKIN lanean

Entreamigos-Lagun Artean elkartearentzat, hezkuntza, printzipioz, pertsonen eta haien komunitateen garapenerako oinarrizko eta funtsezko giza eskubidea da, bere botere eraldatzailea dela eta. Horregatik, baliabide urriak dituzten Guatemalako neska-mutilek dituzten zailtasunak egiaztatu ondoren sortu zen Patojas Proiektua abiatzeko ideia, orain dela 25 urte, horrek ezinezkoa egiten baitzuen gazte horien hezkuntzarako sarbidea.

Patojas (herrialdeko neska, mutil eta gazteei erreferentzia egiteko erabiltzen den terminoa) Bekak Guatemalan garatutako proiektu bat da. Banakako dohaintzen bidez, baliabide urriak dituzten neskei, mutilei eta emakumeei ikasteko aukera ematen zaie, “Hezkuntzarako Eskubidea” bermatuz.

Proiektu honekin hurrengo ikasketak bultzatzen ditugu:
  • LEHEN HEZKUNTZA: 6 urteko ikasketak.
  • BIGARREN MAILAKOAK: Oinarrizkoa (3 urteko ikasketak) eta Dibertsifikatua (1 eta 3 urte bitartekoak aukeratzen dituzten ikasketen arabera).

Orain dela 3 urte ere, konpromisoa hartu genuen, bere garaian arrazoi desberdinengatik, ikasketak bertan behera utzi behar izan zituzten emakume helduei era aukera berriak ematera. Horrela, gaur egun, garapenerako lankidetzaren proiektuen baitan, eta elkarrekin lan egiten dugun erakundeekin bat, ikasketak berriro hasteko gai izan diren emakume taldeak sortu ditugu.

Guatemala biztanleria analfabetoaren ia% 20 duen herrialdea da eta urtero 1,6 milioi neska-mutil inguru hezkuntza sistematik kanpo geratzen dira hainbat arrazoirengatik, nagusienetako bat eskolara joateak dituen kostuak bere gain hartu ezin izateagatik. Patojas Beken Proiektua sortu zenetik 2020ra arte, 4.218 beka eman dira lehen, oinarrizko eta dibertsifikazio ikasketetarako, eta horietatik %59,67a neskei dagozkie eta %40,33a mutilei. Urte hauetan 491 ikaslek ikasketa dibertsifikatuak egin dituzte, 266 neskak (%54) eta 225 mutilak (%46) dira.

2018ko Alfabetatze Zentsuaren arabera, 7 urtetik gorako emakumeen %78,3ak bakarrik irakurtzeko eta idazteko gaitasuna dute, emakume indigenen kasuan %70a. Horregatik, Patojas Proiektuaren bidez, Hezkuntza Sistematik kanpo gelditzen diren neska eta emakume guztiei sarbidea ematea defendatzen eta sustatzen dugu. 2020ko azken urte honetan, emandako beken ehunekoa emakumezkoen %81,50 da (150) eta gizonezkoen %18,50 (34).

Kolaborazioa, partikularrek ikasketetarako ematen duten laguntza ekonomikoan oinarritzen da, hau da, neska, mutil eta emakumeentzako beka bihurtzen da, eta haiekin, kasu batzuetan, harreman estua sortzen da. Beka jasotzen dutenekin, distantzia geografikoak edo kultur kodeak ulertzen ez dituen harreman zuzena sortzen da, hau da, adiskidetasun harreman bat.

Hezkuntzarako eskubidearen aldeko apustua egiten eta sustatzen dugu:

  • Neska eta emakumeentzako hezkuntzarako sarbidea sustatzen dugu.
  • Aldaketarako eragileen sorreran eraginez.
  • Desberdintasunak murriztuz.

Nola kolaboratu dezakezu Proiektuarekin?

Gure filosofia da bakoitzak nahi duen kopurua ekar dezakeela eta aldizkakotasuna aukeratu:

  • Ekarpen Bakarra:
    • Aurkitu gaitzazu BIZUMeko GKE-en zerrendan (Entreamigos-Lagun Artean edo 01818 Kodigo Kanpaina)
    • Kontu honetara transferentzia eginez:

IBAN: ES56 3035 0067 64 0670080759 (Caja LABORAL).

  • Aldizkako Ekarpena:
    • Dena gehitzen du. Hilean 15€-ko ekarpena eginda.
    • Beka osoa*.  Hilean 15€tik- 50€ra bitartean ikasketa beka oso bat lortzen da.

* Aukera horri esker, bekadunekin harreman estuagoa mantendu ahal izango duzu, eta beraiekin gutunak, argazkiak, oharrak … partekatu ahal izango dituzu.

Bete hurrengo formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Kolaboratu nahi duzu?

Aukeratu zure aldizkako ekarpena

Idatzi zure datu pertsonalak

Kontu Zenbakia

* Onura publikotzat deklaratutako Gobernuz Kanpoko Erakundea eta baldintzak betetzen ditu zure ekarpenaren desgrabazioa egiteko.

Entreamigos-Lagun Artean elkartean oso harro sentitzen gara gure arto-ale txikiekin Guatemalako gune ahuletan eta baliabide ekonomiko urriak dituzten neskak, mutilak eta emakumeak Hezkuntzarako sarbidea errazteagatik. Horrekin batera, asko pozten gara ere horietako batzuk dibertsifikatu ikasketa amaitzea lortu eta unibertsitatearekin jarraitzea erabakitzen dutela esate digutenean.

NOLA HASI ZEN DENA

P

roiektua 1997an hasi zen, Todos Santos Cuchumatán-en eta herrialdeko beste gune batzuetan sortzen ari ziren beharrak ikusita, Huehuetenango departamendutik Chiantla eta San Ildefonso Ixtahuacán-era zabaldu zen, Quetzaltenango departamenduko Xela-ra, Sumpango-ra eta Santo Domingo Xenacoj-era, Sacatepéquez departamenduan eta Nahualá, Sololá eta San Lucas Tolimán Sololá departamenduan.

Guatemalako Gobernuak, urte guzti hauetan, hezkuntzan egin duen inbertsio txikia dela eta, BPGren %2,8a (eremukoa %5ekoa), arintzen ez dituen behar horiek estaltzen saiatzeko asmoarekin hazkunde hori eman behar izan da proiektuko 25 urteetan.

Hasieran, bekak eskatzen zutenen artean, mutilak ziren gehiengoa, baina elkartetik Guatemalako emakumeek jasaten duten egoerak aztertuta, genero aldea hori murrizteko konpromisoa hartu genuen. 2018. urteko erroldaren arabera, emakumeek eskolara joan ezin izatearen arrazoi nagusiak etxeko lanekin (% 97), haurdunaldiarekin (% 98,5) eta jendea zaintzearekin (% 93) lotuta daudela salatzen dute.

G

aur egun, proiektura sartzen diren emakumeen portzentajea %80koa izan ohi da, eta urte gutxitan %100era iristeko helburua daukagu, beti ere salbuespen egoeretan dauden mutilei ere arreta eskainiz. Hori dela eta, lehen Patojos Proiektu gisa ezagutzen genuenari Patojas Proiektua deitzen zaio orain.

Erakundean uste dugu proiektu hau zuen ekarpenik gabe ez zela posible izango. Hezkuntzarako sarbide eskubidean sinesten duzue eta neska-mutikoek bekak jasotzeko aukera ematen duzuenak.

Zuen ekarpenekin proiektuak urte asko daramatza bizirik eta horrela jarraitzeko lan egiten jarraituko dugu.