¡PREST DAUDE GURE HURRENGO JARDUNALDIAK!

Apirilean izango dira antolatzen ditugun hirugarren EmpoderARTE jardunaldiak. Hainbat adar artistikotako emakume profesionalen topagune dira, eta gurekin partekatuko dute nola bizi diren emakumeak artearen mundua eta nola erabiltzen dituzten espazio horiek benetan irudikatzen dituzten istorioak kontatzeko leku eta tresna gisa. Hainbat herrialdetako diziplina eta emakume artisten bitartez, artearen eta gizarte-aldaketaren arteko harremanari helduko diogu, ahalduntzeko estrategia artistiko desberdinak ezagutuz.

Jardunaldiak bi espaziotan banatuta egongo dira. Lehenengo mahaiaren titulua: ALDAKETA SOZIALA ARTEREN BITARTEZ?

PONENTEAK:

Ane Pikaza (actriz e ilustradora): “Beti pentsatu izan dut pertsona bat baino gehiago izan, eta bizitza bat baino gehiago bizi nahi ditudala. Agian horregatik erabakiko nuen maite dudan guztia egitea. Arte Ederrak eta Antzerkia ikasi nituen, eta denborarekin oreka berezi batean elkarbizitzen jakin du betiko desio horrek. Oraindik ere nire formazioarekin jarraitzen dut, bi mundu uztartuz; batzuetan elkarrengandik oso gertu daudenak, beste batzuetan elkarri urrunetik begiratzen diotenak eta askotan bidea eskutik helduta egiten dutenak. Hauxe da nire lanak ezagutzeko lehioa. Egin dezagun amets!”

Lola Duchamp (fanzineak eta eranskailuak margotu eta ilustratu egiten ditu): “Marrazki bizidun sentikorra, saltsa dantzatzen duten munstroak margotzen dituen manglezko sirena”.

Myriam Cameros Sierra (Licenciada en Bellas Artes): “Arkatzak eta grafitoak erabiltzen ditut nahi dudana modurik onenean komunikatzeko. Eta istorioak kontatzea gustatzen zait,  istorioetako protagonistak, ia guztietan, ikusezinak izaten dira”.

Atsedenaldi txiki baten ondoren, 𝗡𝗗𝗜𝗕𝗜𝗗𝗨𝗔𝗟𝗘𝗧𝗜𝗞 𝗞𝗢𝗟𝗘𝗞𝗧𝗜𝗕𝗢𝗥𝗔. 𝗞𝗔𝗟𝗘𝗘𝗧𝗔𝗧𝗜𝗞 𝗜𝗡𝗭𝗜𝗗𝗜𝗧𝗭𝗘𝗡 bigarren mahai ingurua izango dugu. Protagonistak:

Cristina Chiquín Rodríguez (Fotoperiodista y fotodocumentalista independiente guatemalteca): “Egiten dudan lana, besteak beste, justiziaren, giza eskubideen eta emakumeen borrokaren prozesuak dokumentatzera bideratuta dago. Argazkitik hainbat memoria-prozesu dokumentatu ditut, justizia bilatzeko kasuetan, hala nola genozidioagatiko epaiketan, besteak beste. Bestalde, Guatemala Hiriko eguneroko errealitateari buruzko dokumentua”.

Silvia Ayerra (Fotógrafa y artista plástica): “Pedagogia bisualean, irudi terapeutikoan eta irudi feministan espezializatu naiz. Nagusiki, argazkigintzaren bidezko esku-hartze sozialeko prozesuak diseinatu eta koordinatzen ditu. Nire lana talde sentikor desberdinekin egindako partaidetza-proiektuetan zentratzen dut: hainbat herritako emakumeen, harrera-egoeran dauden emakumeen, gazte migratzaileen edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen memoria historikoa berreskuratzea “.

Hemen jardunaldien datu orokorrak:

  • Apirilak 27, larunbata.
  • 10.00etan
  • Zirika, herri gunea (Calle Ronda 12, Bilbao)

GORDE DATA!

Eguna amaitzeko… AZKEN SORPRESA izango dugu Sarean Gunean.

Sara Curruchich artista gautemaldarraren kontzertuarekin disfrutatzeko aukera izango dugu. Europan egingo duen biran tartea atera du Bilbon geldialdia egiteko.

  • Apirilak 27
  • 20etan
  • Sarean Gunea (Mariaren Bihotza Plazan, San Frantsizko. Bilbo).