Entreamigos-Lagun Artean elkartean, gure lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako proiektuen bitartez, diziplina desberdinak sustatzen ditugu, horiekin Guatemalako zein Euskal Herriko erakunde eta emakumeen lana komunikatu eta bideratzeko. Adibide horietako bat EmpoderArte jardunaldiak dira, non emakumeek euren espazioa aurkitzen duten bide artistiko eta kultural ezberdinetatik.

Artea adierazpide bat dela uste dugu, sentimenduen eta ideien erakusketa, istorioak kontatzeko kanala, baina gizartea berreraiki dezakeela ere. Euskal Herrian eta Guatemalan badira artean, sendatzeko, aldaketak eta gizarte eraldaketak sustatzeko aliatu bat aurkitu zuten emakume taldeak.

 

Bertako herriek arroparen bidez erakusten dute eskualdean urteetan bizi izan duten gizarte-borroka, hura zaintzeak dakartzan zailtasun guztiak gorabehera, mantentzeak ezabatu ezin den ezagutza adierazten duela azpimarratzen dute. “Ehungintzaren eta brodatzearen arteak arbasoen ezagutzak hobetzen laguntzen du eta, batez ere, artea jatorrizko herrien adierazpen historiko gisa nabarmentzen laguntzen du”, azaldu du Marta Julia Cuc Chiroy Manctzolojyako zuzendari nagusiak. Praktika horiek berreskuratuz, emakumeek euren bizi-kalitatea hobetzen duten eta indarkeriaren zikloa hausten duten negozioak sortu dituzte.

Kondairak ere aldatzen dute

Destacamos dos acciones de gran impacto que hemos impulsado dentro de los proyectos de Educación para la Transformación Social que ejecutamos en Euskal Herria. Entre ellas, tenemos la recuperación de las leyendas guatemaltecas, parte de su historia, apostando por versionarlas con enfoque feminista y las Jornadas EmpoderARTE, las que han reunido a mujeres guatemaltecas y vascas, de diferentes disciplinas artísticas para que hablen de sus experiencias, vivencias y de cómo es ser mujer dentro del arte.

Euskal Herrian egiten ditugun Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza proiektuen barruan bultzatu ditugun eragin handiko bi ekintza nabarmentzen ditugu. Horien artean, Guatemalako kondairak berreskuratzea, haien historiaren zati bat, ikuspegi feministaz bertsionatuak eta diziplina artistiko ezberdinetako emakume guatemaldar eta euskaldunak bildu dituen EmpoderARTE Jardunaldiak ere.

KONDAIRAK IKUSI NAHI DITUT

Eraldatzen duten Artistak

La Basu, Euskal Herriko Rap abeslariak, EmpoderArte saioetako batean, gogoratu du duela 25 urte interpretatzeko espazioak oso txikiak zirela. Behar horretatik sortu zen “Esquina Femenina”, rapa egiten duten emakumeen kanala. «Irratsaio bat egiten hasi ginen, non emakumezkoen rap-a bakarrik jotzen zuten, emakumeentzako tailerrak eta mistoak egiten genituen», dio La Basuk.

Agerikoa da oihalak eta brodatuak, musika, argazkigintza, eraldaketa sozialerako narratiba berriak salatzeko, sendatzeko, aldaketa sustatzeko eta gizakien eskubideak zabaltzeko bide bihur daitezkeela. EntreAmigos-LagunArtean-etik proiektu hauei ikusgarritasuna eta laguntza ematen jarraituko dugu.

EmpoderARTE Jardunaldiak ikusteko HEMEN SARTU

Erreportaje oso irukurtzeko, Entremundos Aldizkariko 126. edizioa irakurri