Ekintzetako lehenengo egunean, Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean Zine-Foro bat antolatu dugu. Almudena Carracedo Verde zuzendariaren “Made in L.A.” Dokumentala proiektatuko dugu. Sesioan bertan, Silvia Carrizo Fernández (kazetaria) izango dugu gure artean amaieran dinamizatzaile lanak egiten. Berak, migratu duten emakumeen egoera eta horien migrazio prozesuen arrazoi estrukturalak ezagutzera emango dizkigu.

Sinopsia: Made in L.A. (“Hecho en Los Ángeles”), película ganadora de un Premio Emmy, documenta la extraordinaria historia de tres inmigrantes Latinas, costureras en talleres de explotación en Los Ángeles, que se embarcan en una odisea de tres años para conseguir protecciones laborales básicas de una famosa tienda de ropa. Con un estilo de cine directo e intimista, Made in L.A. revela el impacto de esta lucha en la vida de las tres mujeres, a medida que la experiencia las transforma. Conmovedora, simpática y profundamente humana, Made in L.A. es una historia sobre la inmigración, el poder de la unidad, y el valor que se necesita para encontrar tu propia voz.  

“Made in L.A.”
Dinamizatzailea:  Silvia Carrizo Fernández (Kazetaria)
Eguna: Maiatzak 3
Lekua: Aldabe Gizarte Etxea (Gasteiz)
Ordua: 19.00h

Bigarren ekintza hurrengo egunean izango dugu, hilaren 4an, larunbata. Silvia Carrizo Fernandez Kazetariak Formakuntza bat eskainiko du “Mujeres en un mundo en movimiento: mujeres migrando”. Emakumeen prozesu migratorioen eta horien bizipenen inguruan jorratuko du, ihes egitera bultzatu dituen arrazoiak eta helmugan aurkitzen dituzten bizipen eta errealitate ezberdinak zeintzuk diren plazaratuz.

Jardunaldia hau Garapenerako eta Kooperaziorako Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute, “Guatemalako Emakumeak: justizia eskatzen duten emakume ezberdinen ahotsak” izenburuko programaren baitan. Guatemalako, nahiz munduko beste lurraldeetako, emakumeek justizia aldarrikatzen eta hainbat borroka mantentzen dutenaren inguruan sentiberatasuna lantzeko herritarron artean helburua du proiektu horrek.

Formakuntza irekia izango da, edozeinek izena eman ahal izango du.

Xehetasunak:

“Mujeres en un mundo en movimiento: mujeres migrando”

Formatzailea:  Silvia Carrizo Fernández (Kazetaria)
Lugar: Aldabe Gizarte Etxea (Gasteiz)
Eguna: Maiatzak 4 
Ordua: 10.00 – 15.00h
Izen-ematea dohainik eta derrigorrezkoa: info@lagungt.org