Azken urtean, Mujeres Tejiendo Red elkartearekin, Una Gestión y Comunicación agentziarekin eta Manuela Garcia Puyrekin (guatemalako kontsultora) batera egin dugun diagnostikoaren berri emateko idazten dizuegu. Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako lana “Diagnóstico de la presencia, organización y empoderamiento personal y político de las mujeres guatemaltecas en el territorio histórico de Bizkaia, y el impacto de su salida en la comunidad de origen” dokumentua da eta gure webgunean eskuragarri izango duzue osorik irakurtzeko. (Publicaciones>Documentos). 

Gure elkartean, gizarte justuago, bidezkoago eta solidarioago bat lortzeko aldaketak bultzatu eta horien parte izatea nahi dugu. Dakizuen bezala, guatemalako elkarte eta pertsonen gaitasunak indartzean eta horien promozioa bultzatzean datza gure misioa, baina horretaz gain ere, Euskal biztanleei bideratutako sentsibilizazio akzioak ere aurrera eramaten ditugu, aldaketa eta transformazio soziopolitiko horren parte izateko, bai Guatemalan zein Euskal Herrian. Horregatik, Guatemalan kooperazio proiektuekin 20 urte lanean ibili eta gero, eta Euskal Herrira emakume guatemaldarren migrazioen datuak gero eta altuagoak izanda ikusita, diagnostiko hau egitea planteatu genuen.

Dokumentu honetan, emakume guatemaldarren migrazioen errealitatearen egoeraren berri ematen da, honek emakumeengan izan duen inpaktua aztertuz eta Euskal Herrian zein Guatemalan dituzten borrokak konparatuz. Horrekin batera, emakume guatemaldarrak bizkaian sortu dituzten elkarte ezberdinen inpaktua aztertu dugu, elkarretaratze horiek garrantzitsuak baitira aliantza estrategikoak lortzeko.

Laburpen giza, eta baita gaian kokatzeko erabilgarria den bideo hau ikusgai usten dizuegu. Euskal Herrira, eta konkretuki Bizkaira hainbat arrazoiengatik migratzen duten emakume Guatemaldarren egoerara hurbiltzea dugu helburu, eta behin hemen egonda bizi duten egoera ezagutzea.

Hortaz, euskal zein guatemaldar entitateak elkarlanean jarri dira diagnostiko lokal-global, Ipar-Hego hau lortuz. Herraminta bikaina emakume guatemaldarrak bizkaian ikustarazteko eta baita beraien borrokak eta aldarrikapenak zeintzuk diren ezagutzeko.

Espero dugu zuen interesekoa izatea eta eskuragarri izangu duzue gure webgunean. Erabiltzea nahi baduzue, libre izango da baina beti ere iturria mentzionatuz.